“mappingalbum.net”: “ Euskal Herria: Paisaiak aldatzen”
“mappingalbum.net”: “ Euskal Herria: paisaiak aldatzen” elkarlanean egindako proiektu digitala da non “ber-begiratu” bat proposatzen duen gure paisaieruntz XIX.mendeko grabatuen bitartez. Proiektu honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu.
Nola parte hartu?
- Sartu www.mappingalbum.net-en.
- Aukeratu udalerria, mapan dauden puntuetako bat hautatuz.
- Aukeratu duzun puntuko grabatua arretaz begiratu.
- Udalerriaren gaur egungo argazkia atera, grabatuan agertzen den irudiaren ikuspegia ahalik eta zehatzen mantenduz.
- Sartu berriro www.mappingalbum.net-en eta igo argazkia. Horretarako:
- Sakatu eskubiko zutabean aurkituko duzun “Parte hartu” botoia.
- Datuak bete. Ez ahaztu argazkia eranstea.
- Azkenik, “Argitaratu” botoia sakatu.
- Prozesua bukatzen duzunean eta argazkia argitaratuta dagoenean baieztapen email-a bidaliko dizugu.
Zeintzuk dira SARIAK?
Lehenengo 10 parte hartzaileek “Dagerrotipo Tailerra”-ean parte hartzeko aukera izango dute.
Parte hartzeagatik bakarrik Goierriko landetxe batean bi pertsonentzako asteburu bateko egonaldia eta Fujifilm Instax Wide 300 argazki kamara analogiko eta bat-batekoa irabazteko zozketan sartuko zara. Gainera, hautatutako argazkiak Zumalakarregi Museoan 2017ko urrian egingo den aldi baterako erakusketaren parte izango dira.
Animatu zaitez!
LEHIAKETAREN OINARRIAK
1. OINARRIA – HELBURUA
Lehiaketa hau ZUMALAKARREGI MUSEOAK diseinatu eta antolatu du argazkien bidez “mappingalbum.net” proiektua osatzen laguntzeko gonbidapena egiteko helburuarekin. Mapa ireki digital bat da, non XIX. mendeko grabatuak ikuspegi berdineko egungo argazkiekin parekatzen diren, gure paisaiaren garapena erakutsiz. Etengabe eraikitzen ari den proiektu irekia.
Era berean, proiektu honen esparruan, 2017ko urrian ZUMALAKARREGI MUSEOAN aldi baterako erakusketa egingo da aurretik aukeratutako argazkiekin.
2. OINARRIA – PARTE-HARTZE ESKUBIDEA
Lehiaketa honetan 18 urte gorako pertsona guztiek parte hartu dezakete.
3. OINARRIA – EPEAK
Lehiaketa honetan parte hartzeko, argazkiak webgunera igotzeko epea 2017ko irailak 15, 00.00ak arte izango da.
Epe honetan bidalitako argazkien egileak “mappingalbum.net”en egingo den zozketan parte hartuko dute, eta beraien argazkiak “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” aldi baterako erakusketan parte hartzeko hautatuak izateko aukera ere izango dute.
Epea baino beranduago bidaltzen diren lanak ez dira zozketan eta erakusketan onartuko, baina “mappingalbum.net” webgunean argitaratuko dira.
4. OINARRIA – SARIAK
SARIA PARTE HARTZEAGATIK. Webgunera argazkiak igotzen dituzten lehenengo 10 parte hartzaileek Zumalakarregi Museoan bertan aditu batekin emango den “Dagerrotipo Tailerra”-ean parte hartzeko aukera izango dute, doan.
ZOZKETA. Jasotako argazki guztien egileekin ondorengo sarien zozketa egingo da:
- Goierriko landetxe batean bi pertsonentzako asteburu bateko egonaldia. 2017ko abenduak 31 arte balio duena.
- Fujifilm Instax Wide 300 argazki kamara analogiko eta bat-batekoa.
Gainera, argazki guztiak epaimahai profesional batek baloratuko ditu. Hauek, argazkien hautaketa egingo dute oinarrietan azaltzen diren irizpideak jarraituz.
Hautatuak diren argazkiak “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” aldi baterako erakusketan parte hartuko dute, 2017ko urrian Zumalakarregi Museoan egingo dena.
5. OINARRIA – SARIAK EMATEKO JARRAITUKO DIREN PAUSOAK ETA SARIAK EMATEA
SARIA PARTE HARTZEAGATIK. Lehenengo 10 parte hartzaileei 4. oinarrian aipatzen den TAILERREAN parte hartzeko aukera emango zaie. Honen jakinarazpena lehenengo 10 pertsonek erraztutako posta elektronikoen bitartez egingo da. Pertsona hauetakoren bat tailerrean parte hartzeari ezezkoa esango balioke, hurrengo parte hartzailearekin jarriko gara kontaktuan, hau da, 11. parte hartzailearekin, eta horrela jarraian.
ZOZKETA. Sarien esleipena Zumalakarregi Museoan egingo da urriak 6 19.00etan zozketa publiko baten bidez, lehiaketa honetan eskatzen diren baldintza guztiak betetzen dituzten parte hartzaile guztien artean. Bi irabazle egongo dira, pertsona bat sari bakoitzeko.
Irabazleen jakinarazpena parte hartzaileek errezatutako posta elektronikoen bitartez egingo da eta Zumalakarregi Museoko webguneko Bloga atalean argitaratuko da. Irabazleekin kontaktuan jartzea lortzen ez badugu edo zozketaren jakinarazpena eta hurrengo 14 egunetan irabazleek ez badute saria erreklamatzen, beste irabazle batzuk hautatzeko eskubidea gordetzen dugu, bigarren zozketa baten bitartez.
6. OINARRIA – NOLA PARTE HARTU
Lehiaketan parte hartzeko:
- Sartu www.mappingalbum.net-en.
- Aukeratu udalerria, mapan dauden puntuetako bat hautatuz.
- Aukeratu duzun puntuko grabatua arretaz begiratu.
- Udalerriaren gaur egungo argazkia atera, grabatuan agertzen den irudiaren ikuspegia ahalik eta zehatzen mantenduz.
- Sartu berriro www.mappingalbum.net-en eta igo argazkia. Horretarako:
- Sakatu eskubiko zutabean aurkituko duzun “Parte hartu” botoia.
- Datuak bete. Ez ahaztu argazkia eranstea.
- Azkenik, “Argitaratu” botoia sakatu.
- Prozesua bukatzen duzunean eta argazkia argitaratuta dagoenean baieztapen email-a bidaliko dizugu.
Argazkiaren ezaugarriak:
Argazkiak .jpg formatu digitalean bidali behar dira eta hauen pisua 1MB baina txikiagoa izan beharko du.
Ez dira argazki muntaiak onartuko. Ukitu txikiak onartuko dira, beti ere jatorrizko argazkitik elementuak kendu edota jartzen ez badira.
7. OINARRIA – ALDI BATERAKO ERAKUSKETA
Bidalitako argazkiak “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” aldi baterako erakusketaren parte izango dira, Zumalakarregi Museoan 2017ko urriaren 6an 19.00etan inauguratuko dena.
HAUTAKETA IRIZPIDEAK:
Grabatu bateko argazki bat baino gehiago egonez gero, grabatura gehien hurbiltzen dena hautatuko da eta honen kalitatea ere kontuan edukiko da. Horretarako, LEGAZPI-ko (Gipuzkoa) “Ikatza” Argazkilaritza Elkartearen aholkularitza izango dugu.
8. OINARRIA – IZAERA PERTSONALEKO DATUEN TRATAMENDUA
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak dioenaren arabera, zuek emandako izaera pertsonaleko datuak Zumalakarregi Museoa arduradun den ‘Bezeroak’ izeneko artxibo baten barruan gordeko direla jakinarazten dizugu. Ondasun edota zerbitzuak emateagatik eta komunikazio eta marketing jarduerak osatzeagatik kontratuzko lotura duten bezeroak kudeatzeko helburua du artxibo honek. Promozio honetan parte hartuko duten beste enpresa kolaboratzaileek ere informazio hau erabilgarri izango dute. Datuen segurtasun osoa bermatzeko Espainiako Datuen Babeserako Agentziari artxibo honen sorreraren berri eman zaio eta beharrezko segurtasun neurriak betetzen ditu. Zuek hala nahi izanez gero, emandako datuak eskuragarri izango dituzue, hala beharko balitz, hauek zuzendu, ezabatu edota indargabetzeko aukerarekin. Beti ere, aipatutako Legearen barruan, Zumalakarregi Museoko Segurtasun Arduradunari modu idatzian jakinaraziz eta bertan artxiboaren izena adieraziz: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
9. OINARRIA – EGILE-ESKUBIDEAK ETA PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Parte hartzaileak aurkeztutako argazkietan agertzen diren pertsonen irudi eskubidetaz arduratuko dira eta erreklamatzen diren erantzukizunen gaineko erantzukizuna izango dute. Zumalakarregi Museoak aurkeztutako materiala erabiltzeko eskubidea gordetzen du, lehiaketa sustatzeko egingo diren jardueretarako eta “mappingalbum.net” proiektuarekin esklusiboki egingo den hedapenerako. Kasu guztietan egilea aipatuko da. Parte hartzaile guztiek, aurkeztutako argazkien jabetza osoari erantzun beharko diote pertsonalki, Jabetza Intelektualaren Legearen Testu Moldatuak aipatzen duen moduan, argazki horien titulartasuna eta hauen jatorria bermatuz.
- Antolatzaileak lehiaketa hau baliogabetu dezake eta saririk ez ematea erabaki dezake.
- Lehiaketa honetan parte hartzeak dokumentu honetan agertzen diren oinarri guztien onarpena inplikatzen du.
EGUTEGIA
- Argazkiak argitaratzeko epea lehiaketan parte hartu ahal izateko: 2017ko irailak 26 arte.
- “Euskal Herria: Paisaiak aldatzen” Aldi baterako erakusketa: Inaugurazioa 2017ko urriaren 6an, 19:00etan.
- Zozketa eta Sari Banaketa: 2017ko urriak 6, 19:00etan.
- Lekua: Zumalakarregi Museoa, Muxika egurastokia, 6. 20216 Ormaiztegi, Gipuzkoa.
KONTSULTAK ETA INFORMAZIOA:
Telefonoa: 943 889 900
Emaila: mzumalakarregi@gipuzkoa.eus
www.mappingalbum.net/es/
www.albumsiglo19mendea.net/