Mapping Album Zumalakarregi Museoak bultzaturiko ekimena da. Mapa ireki digitala, non “XIX. mendeko albuma” kultur web gunean argitaratutako XIX. mendeko grabatuak ikuspegi berdineko egungo argazkiekin parekatzen diren, gure paisaiaren garapena erakutsiz. Etengabe eraikitzen ari den proiektu irekia.
Zuk ere parte hartu dezakezu. Nola?
· Mapako puntu bat aukeratu. (Proiektua aurrera doan eran aukera gehiago egongo da)
· Egungo argazkia atera eta bidali. Horretarako:
· Irudiaren eskubian aukeratu “Parte hartu”
· Osatu orria argazkia barne eta azkenik klikatu “Argitaratu”
Zuk bidalitako argazkia epe laburrean argitaratuko dugu eta proiektuaren kolaboratzailea izango zara.
Anima zaitez parte hartzera!